Hondakinak

Christopher J. Harmer: «Ez badiguzue sinisten, begiratu hona eta ikusi; gertatzen ari da!»

Asier Imaz 2014ko maiatzaren 27a

Christopher J. Harmer Zero Waste England taldeko kidea da. Iragan ostiralean, Gipuzkoako hondakinen kudeaketa ezagutzera etorri zen eskualdera.

Zein da zure bisitaren arrazoia?
Ingalaterran bide berriak zabaldu nahi ditugu hondakinen kudeaketan. Gobernuek ez dute uste hori egitea posible denik, eta zero zabor taldetik presioa egin nahi dugu, gauzak hobetu daitezkeela erakutsiz. Horretarako, munduko eta batez ere Europako praktikak aztertzen ari gara; jendearekin hitz eginez, adibideak bilduz,... Ondoren, hara eramateko. Benetan praktika egokiak ikusi ditugu, eta horrek hobetu daitekeela erakutsi digu.
Non aurkeztuko duzue hemen bildutakoa?
Parlamentuan entzungo gaituztela esan ziguten, eta aukera hori baliatuko dugu jasotako adibideen berri emateko. Aldaketa garaian gaude, eta guk esandakoa ez badute sinisten, zera esango diegu: begira hona, hemen egiten ari dira, egia da.
Zein inpresio jaso duzu Gipuzkoara eta Tolosaldera egindako bidaian?
Bikaina! (Brilliant!). Benetan gertatzen ari da aldaketa, eta hori da garrantzitsuena. Hemen, gertatzen ari da, ez da teoria edo ideia bat. Hori da gakoa. Jendearen pentsaera aldatzen ari zarete, eta hori oso garrantzitsua da.

Erlazionatuak

Hondakinen bilketa sistema berria erabakitzeko azken urratsak

Ainhoa Oiartzabal - Naiara Roldan de Aranguiz 2013 urr 23 Tolosa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!