Hondakinak

Kalean ere gaika sailka daitezke, jada, hondakinak

Ataria 2013ko uztailaren 17a

Joan den astean zabor ontzi selektiboak jarri zituen Tolosako Udalak, herriko hainbat gunetan

 

Herriko parkeetan jarri dituzte, aste honetan, ontzi berriak.

 

Tolosako Udalak «birziklatzearen aldeko apustua» kalera ere eraman nahi izan du, eta ondorioz, kaleko zabor ontziak aldatzen hasi da: pasa den astean gaika sailkatzea ahalbidetzen duten ontziak jarri zituzten herriko hainbat lekutan, eta aste honetan haur parkeetan jarri dituzte.

Udalak azpimarratu duenez, azken berrikuntza hau, ingurumen hezkuntzako Agenda 21 programan parte hartu zuten gaztetxoek egindako eskaera baten ondorioa izan da; jolas parkeetan, etxean bezala, birziklatzeko aukera izateari garrantzia eman ziote gaztetxoek.

Horrela, beraz, San Frantzisko pasealekuan, Foruen etorbideko Amaiur parkean, Lopez Mendizabalen eta San Esteban auzoko bi parkeetan jarri dituzte ontzi berriak. Tolosako Udalak azaldu duenez, «aldaketaren lehen fasea da hau, eta aurrera begira, helburua hiriko beste hainbat guneetan ere egitasmo bera zabaltzea da».

Erlazionatuak

Hondakinen bilketa sistema berria erabakitzeko azken urratsak

Ainhoa Oiartzabal - Naiara Roldan de Aranguiz 2013 urr 23 Tolosa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!