Metamorfosia

Erabiltzailearen aurpegia Iritzia   Pasahitza

Metamorfosia

Ezinegonarekin egon zinen bart gauean, eta espero bezala, ez zizun aho-gozorik ekarri. Berri txarrak beti eman ohi dira listua irensten laguntzen duten gehigarri batekin. Baina ez, ez zuen detaile hori ere izan. Agian horregatik geratu zineten kafe bat hartzekotan, garratza garraztasunarekin garbitzeko.

Erre

Erabiltzailearen aurpegia Iritzia   Pasahitza

Erre

Ez du inork sentsazio hori izan? Harrapatuta zaude, baina nahiago duzu berton geratu. Ez baitakizu estutzen zaituen horrek zenbateraino besarkatzen zaituen eta zenbateraino ito. Sadikoa dirudi. Agian horrela da, baina badirudi zure burua zigortzen duzula plazera sentitu arte. Edo alderantziz.

(Ka)osa

Erabiltzailearen aurpegia Iritzia   Pasahitza

(Ka)osa

Oin puntetan ibiltzen ahalegintzen zara. Joan edo zatozenik inor ohartu ez dadin. Baina hanka sartzen duzu askotan, barruraino gainera. Izan ere, beti uzten duzu oinatza. Eta ohartu gabe, zurekin daramazu zipriztinduta lokatza.

Zerbaiten alde baino, beti zerbaiten kontra

Erabiltzailearen aurpegia Iritzia   Pasahitza

Zerbaiten alde baino, beti zerbaiten kontra

Alde egiteko joan zara zeure kontra. Ez dakit norantza oso garbi duzun, beti joan baitzara nora ez dakizunera. Eta berdin izango da ihes egiteko ere; alde egiteko ere.

Adreiluak pilatu zaizkizu

Erabiltzailearen aurpegia Iritzia   Pasahitza

Adreiluak pilatu zaizkizu

Kontua da, harresia, nik barrutik dudala. Zuk kanpotik duzun bezala”. Hauxe esan zizun amak bazkolesteko elkarrizketan. Momentuan erantzun marmarti bat bota zenion, baina aste luze batez pentsatzen utzi dizu eguerdi hartan esanak.

Ur(run)tzen

Erabiltzailearen aurpegia Iritzia   Pasahitza

Ur(run)tzen

Distantziak neurtzeko metroa erosi duzu, baina harekin ere ez zara iritsi bertatik ihes egin nahi zenuen lekura. Leku jakin bat baldin badago, noski. Puntu zehatz haiek ez baitute jatorri berezirik, zauden lekuan ez egoteko premia soilak eramaten baitzaitu. Hara, hona, edo noizbaitera. Askotan, zure onetik atera zintuen txokoren batera. Ezkutuko txoko hoiek ordea, sarritan ez dute izaten kuadroetako paisaiarik; bi besoen artean margotzen baitira, baina ez zureetan.

Larru(rantz)a jo

Erabiltzailearen aurpegia Iritzia   Pasahitza

Larru(rantz)a jo

Ez zatoz. Ez zatoz zure burua zuritzera. Azaldu nahi duzuna, zure larrua da. Zeure soinean erdi erantzia duzun larmintz kuttuna. Irakurtzen ikasi nahi duzu, azalak irakurtzen. Braillean. Poroen hizkuntzan. Dastamen-papilak irakurtzen utzi dizkizute, baina min gainean, mingainean, ez da beti aztarnarik; ahots-kordek aspaldi lotu zituzten eta esan gabe utzitakoak. Hiru puntuak besterik ez dituzu ulertzen.

Oin harrizkoa

Erabiltzailearen aurpegia Iritzia   Pasahitza

Oin harrizkoa

Dutxa barruan zaude, azken egunetako nekea arindu nahian. Berogailua piztu, toalla prest utzi eta musika topera jarri duzu. Ur txorrota kiskalgarria jausterako, Izal taldearen musikak komuneko gela estenatoki bilakatua du. Gorputzeko poro guztiak urez bete eta xaboiarekin zure burari forma emango bazenio bezala hasi zara azaleko txoko guztiak aparrez betetzen.

Gau(r-)etan

Erabiltzailearen aurpegia Iritzia   Pasahitza

Gau(r-)etan

Handia egiteko: Lehenik, desio bat eskatzen duzunean, edota zauri baten mina arindu nahi duzunean bezala, putz egin. Ondoren, hozkada handi bat eman. Eta ez amaitzeko, murtxikatu aurretik irentsi.

Oporren udazkena

Erabiltzailearen aurpegia Iritzia   Pasahitza

Oporren udazkena

Denbora fisikoa izango balitz, itzuleraren antza izango luke irailak. Edo lurreratze pista batena. Beno, egia esan, lurreratze pista batek ez du zertan itzuleraren antzik izan. Iritsi zaitezke itzuli gabe ere. Edota itzuli zara, baina ez duzu iristerik lortu.