“Gerran ikusiriko izua da okerrena; oroitzapen ikaragarriak dauzkat”

Erabiltzailearen aurpegia Historia

“Gerran ikusiriko izua da okerrena; oroitzapen ikaragarriak dauzkat”

Feli Lauroba Villanueva (Tolosa 1926), errepublikano sozialista baten alaba, 1936ko gerraren ondoren izan ziren “gerrako ume” haietako bat izan zen 11 urte zituenetik 14 bitarte. Frantzian hartu zuten, eta oso oroimen ona dauka han egindako harreraz. Itzulitakoan, bere bizitza berregin ahal izan zuen.

Franco hil zela 40 urte

Erabiltzailearen aurpegia Historia

Franco hil zela 40 urte

Ia 40 urtez Espainiako estatu burua izan zena hil zela 40 urte bete dira gaur. 1936ko gerra irabazi eta agintean jarri zen Francisco Franco Bahamonde jeneralak ia lau hamarkada egin zituen postu horretan. 

Gerrako ume errefuxiatuak

Erabiltzailearen aurpegia Historia

Gerrako ume errefuxiatuak

Uda honetan Siriako gerraren ondorioz Europa aldera etortzen ari diren errefuxiatuekin aztoratu da prentsa guztia. Irudi deigarriak iritsi zaizkigu denon bihotzak hunkitzeko. Euskaldunok ere badakigu zer den gerra batetik ihesi noraezean joatea.

"Hil zorian egonda ere Frankok bere aurka zeudenak hiltzen jarraitu zuen"

Historia   Pasahitza  Tolosa

"Hil zorian egonda ere Frankok bere aurka zeudenak hiltzen jarraitu zuen"

Foro Errepublikarrak antolatuta Frankok fusilatu zituen azken bost pertsonen 40. urteurrenean omenaldia egingo zaie, Tolosako Kultur Etxean, 20:00etan. Antton Karrera Foro Errepublikarreko kideak fusilamendu haiek gogoratu ditu.

Nolako kaleak zeuden Asteasun orain dela 150 urte?

Historia  Asteasu

Nolako kaleak zeuden Asteasun orain dela 150 urte?

Asteasuko udal artxiboak artikulu interesgarri bat argitaratu du aitzina bateko herriko kale izendegiaren inguruan. 1897an jarri zituzten kale guztien plakak euskaraz.

Berriak sortzean, pisua galdu

Historia  Tolosa

Berriak sortzean, pisua galdu

Gipuzkoako 29 herri hiru herrioi atxikita egon ziren duela 400 urtera arte. Babesa eman zieten, baina harremana liskartsua ere izan zen. Hiribildu berriekin, pisu ekonomiko eta politikoa galdu zuten Tolosak, Ordiziak eta Segurak.

Aurkikuntza garrantzitsuak aurten ere Sanpedroburun

Historia  Bidania-Goiatz

Aurkikuntza garrantzitsuak aurten ere Sanpedroburun

IX. mendearen aurrekoak izan daitezkeen hilobiak topatu dituzte Bidania-Goiatzeko Sanpedroburun dagoen aztarnategian.

Urzuriagako karobia errekuperatu dute

Historia  Asteasu

Asteasuko Udalak ondare historikoaren berreskurapenean eginiko lanak aurkeztu ditu, Urzuriaga etxearen ondoan kokatzen den eremuan

»» Ikusi argazki guztiak (6)

1615, Tolosaldeko historiaren mugarri

Historia  Tolosaldea

1615, Tolosaldeko historiaren mugarri

Tolosaldearen antolaketa politikoa guztiz aldatu zen orain lau mende. Tolosak bere jurisdikzioan zituen hamalau herrik hiribildu izateko titulua jaso zuten.

Tolosaldea koleraren garaian

Historia  Tolosaldea

Tolosaldea koleraren garaian

Inork esana da pobrezia ezin dela dekretuz desagerrarazi. Hala, Gipuzkoako Probintziak 1851ko ekainaren 1ean postulazioa edo eskaleen diru-eskea eta alferkeria debekatu zituenean, pentsa genezake Probintziaren «aitek» (orduan eta XIX. mendea amaitu bitarte, gutxienez, botere politikoarekin hain estuki loturik egon zen lengoaia paternala hona ekarriz) ez zutela itxaropen inozorik izango lege horren eragin errealen inguruan, ez pobreziaren desagerpenari dagokionean behintzat.

Saseta: defentsa sistema eredugarria

Historia  Aduna  Asteasu  Zizurkil

Saseta: defentsa sistema eredugarria

Aduna, Asteasu eta Zizurkilgo udalek eta Aranzadik antolatutako auzolandegietan Saseta defentsa sistema aztertu eta berreskuratuz jarraituko dute, aurten, dozena bat gaztek. Zarateko Haitza ingurua garbituko dute. Pagoetan egindako idazkunak ere topatu dituzte.

Sanpedroburu muinoa aztertzera, bosgarrenez

Historia  Bidania-Goiatz

Sanpedroburu muinoa aztertzera, bosgarrenez

Indusketak egingo dituzte uztailean aztarnategian, eta crowdfunding kanpaina abiatu dute finantzatzeko.

Amezketaren azken 400 urteak bi ikuspegi ezberdinetatik

Historia  Amezketa

Amezketaren azken 400 urteak bi ikuspegi ezberdinetatik

Joxe Mari Oterminek idatziak, Amezketako historiari buruzko bi liburu argitaratu ditu udalak

Gerra Zibileko aztarnen bila, auzolanean

Historia  Aduna  Asteasu  Zizurkil

Gerra Zibileko aztarnen bila, auzolanean

Aranzadi Zientzia Elkarteak, Adunako, Asteasuko eta Zizurkilgo udalekin batera auzolandegia antolatu dute, mendi aldean gelditzen diren trintxerak eta aztarnak garbitu eta arkeologikoki dokumentatzeko.

Amezketatik Mantxara

Historia  Amezketa

Amezketatik Mantxara

Zer lotura dago Jauregi Haundi etxearen eta Cervantesen artean?