Baliarraingo Udaletxearen azpiko lokalean 2021etik daukate martxan ekonomatua. Galkorrak ez diren produktuak eskaintzen dituzte, batik bat; eta gertu ekoizten direnak lehenesten dituzte. Garbiñe Olaberria (Ikaztegieta, 1979) eta Jaione Olano (Baliarrain, 1973) bertako kideak dira, eta zerbitzuaren nondik norakoak azaldu dituzte.
Amezketan Elikalur elkartea ari dira sortzen, besteak beste, herriko elikadura eta merkataritza lantzeko. Zabalik dute bazkidetzeko kanpaina, eta parte hartzera gonbidatu dute interesa duen oro. Jokin Artola (Amezketa, 1985) elkarteko kideak kontatu du nolakoa izan den prozesua eta zein unetan dagoen proiektua.
Ostiralean, Tolosako Topic aretoan Ai gure juaneteak ikuskizuna eskainiko du Tartean Teatro konpainiak 20:00etatik aurrera. Patxo Telleria egile eta aktorearen hitzetan, Laboaren kantak eman ditu gaur egungo gizabere baten begiradatik.
Elixabet Bernaras alegiarrarekin hitz egin dugu, liztor asiarrekin bizitakoesperientziaz.
Julen Madariaga Murua (Altzo, 2002) ilustratzaileak sortu du ATARIAko tote zorrorako, agendarako eta katilurako irudi berria. Gaur egun Madrilen bizi da, diseinu grafikoa ikasten.
Ia 40 urtean Pili Legarra Kortajarenaren (Asteasu, 1961) lantokia izan da Asteasuko udaletxea: lehenik udal administrazioko langile izan zen eta 2011tik alkate bezala aritu da.
Iraia Cambra billabonatarrak parte hartuko du 'Gure Eszena, Emakumeak Oholtzan' jaialdian, bihar, Villabonako Berdura plazan. Elkarrizketan biharko emanaldiari eta orain arteko bere musika ibilbideari buruz hitz egiten du.