Belabietako batailaren 150. urteurrena gogoratuko dute Amasan

Ataria 2023ko abenduaren 4a

Abenduaren 9tik 17ra izango dira ekitaldiak eta tartean, abenduaren 12tik 17ra, Belabietako batailaren inguruko erakusketa egongo da jarrita Amasako kultur etxean.

Abenduaren 9an beteko dira 150 urte Amasako lurretan, Belabieta mendiaren magalean, karlisten eta liberalen arteko borroka odoltsua izan zela. Amasa-Villabonako Udaleko Memoria eta Bizikidetza batzordeak gertakari historiko horni buruzko ikerketa zientifikoa agindu zion Aranzadi zientzia elkarteari 2021ean.

Hiru urteotan azterketa hori burutzen aritu dira ikerlariak eta herritarren artean informazioa zabaltzeko asmoarekin, bataila gertatu zeneko zortzi gunetan launa panel jarri dituzte. Andoainen, Berastegin, Tolosan, Villabonan eta Amasan jarri dituzte panelak, orduko borroka lekuetara joateko ibilbideen hasierako puntuetan. Bataila gertatu zeneko beste hiru gunetan, berriz, Belabietan, Uzturren eta Amasako Meakako gurutzean —han izan ziren borrokarik latzenak— panel berezi bana jarri dute.

Orain, Amasa-Villabonako Udalak eta Aranzadi zientzia elkarteak elkarrekin batailaren 150. urteurrena gogoratzeko ekitaldiak prestatu ditu. Abenduaren 9tik 17ra egingo dira ospakizunak.

Egitaraua

  • Abenduak 9, larunbata
    • 12:00. Meakako gurutzean lore eskaintza batailaren 150. urteurrena.
  • Abenduak 12tik 17ra
      • Erakusketa Amasako kultur etxean
    • 18:00 - 20:00. Abenduaren 12tik 15era.
    • 10:30 - 12:30. Abenduaren 16an eta 17an .
  • Abenduak 12, asteartea
    • 19:00. Amasako kultur etxean Zer izan zen Belabietako bataila? hitzaldia, Aranzadi zientzia elkarteko kideen eskutik.
  • Abenduak 16, larunbata
    • 10:00. Amasako plazatik Belabietara mendi ibilaldi gidatua eta hamaiketakoa Meakako gurutzean.
  • Abenduak 17, igandea
    • 12:00. Ekitaldi nagusia Amasako plazan. Dantzariak, bertsolariak, pintxoak eta abar luze bat.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!