Duela 130 urteko herri-mugimendu bati buruzko hitzaldia

Ataria 2024ko apirilaren 25a

Josu Chueca historialariak Gamazadari buruzko hitzaldia egingo du gaur, Tolosako kultur etxean, 19:30ean hasita.

Lizardi elkarteak antolatuta, Josu Chueca Intxusta idazle, historialari eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle ohiak Gamazada euskaroen, napartarren eta euskaldunen garaietan hitzaldia eskainiko du, gaur, kultur etxean, 19:30ean hasita. Chuecak gogora ekarriko du duela 130 urte foruzale nafarren eta euskal nazionalisten arteko hurbilketa eragin zuen herri-mugimendua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!