Saseta defentsa sistema ezagutzeko aukera izan dute

Ataria 2024ko urtarrilaren 27a

Herribizigune elkarteak antolatuta mendi martxa egin dute gaur. Saseta Defentsa Sistema ezagutzeko irteera izan da, eta zehazki Zarateaitz azpian dauden lubakiak bisitatu dituzte Aranzadiko kideen laguntzari esker.

Herribizigune elkarteak antolatu du ibilaldia Eskuetatik eskuetara programaren barruan, aurretik emandako hitzaldi bat osatzeko asmoz. Ekimenaren bidez herritarren artean jakintzak elkarbanatzeko espazioa osatzen dute hilean behin Plazaetxeberrin dagoen Topagunean. Orain arte, trentza tailerrak, etxeko garagardoa egiten ikasteko saioak, eta collage teknikaren ingurukoak egin dituzte. 

Argazkiak: Utzitakoak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!