Finalak ate joka

  kirola  Albiztur  Lizartza  Tolosaldea

III. Ataria Pilota Txapelketa finalei begira dago dagoeneko. Asteburuan jokatu ziren finalerdi guztiak eta erabakita geratu ziren uztaileko lehen egunean Alegian jokatuko diren azken partidak.

»» Ikusi argazki guztiak (37)

Bidanian, alebinen final laurdenak

  kirola  Tolosaldea

Alebinek final laurdenak jokatu dituzte gaur Bidaniako pilotalekuan. Partida orekatuak eta borrokatuak, eta ikusleentzat txaloak jotzeko aukera askokoak izan dira.

»» Ikusi argazki guztiak (19)

Atsedenik gabe pilotan

  kirola  Tolosaldea

III. Ataria Pilota Txapelketak ez du etenik. Amezketan infantilak aritu dira eskuz, Lizartzan alebin eta infantilak palaz eta Zizurkilen kadete eta jubenilak, hauek ere palaz. 

»» Ikusi argazki guztiak (32)

Pilotariak, ahalegin betean

  kirola  Tolosaldea

Joan den ostiralean jokatu ziren eskuzko Benjamin B eta A mailetako ligaxketako azken partidak. Honela, amaitutzat eman da aipatutako hauen eta alebin mailako lehen fasea. Multzo bakoitzetik bi bikote sailkatu dira hurrengo fasea jokatzeko. Datorren asteburuan jokatuko dira lehen kanporaketak.

»» Ikusi argazki guztiak (23)

Pilotakadaz pilotakada, aurrera

  kirola  Lizartza

III. Ataria Pilota Txapelketak ez du etenik. Goizean, Lizartzako pilotalekuan jokatu dituzte txapelketako lau partida, palaz zein eskuz. 

»» Ikusi argazki guztiak (43)

Ez du geldialdirik

  kirola  Tolosaldea

III. Ataria Pilota txapelketaren barruan, beste jardunaldi bat jokatu zuten aurreko asteburuan haur eta gazte ugarik. Hain zuzen ere, eskualdeko hamabi herritan jokatu zituzten partidak, eskuz nahiz palaz, kategoria guztietan.

»» Ikusi argazki guztiak (38)

III. Ataria pilota txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zuten asteburuan

  kirola  Tolosaldea

Eskualdeko hainbat herritan jokatu ziren partidak pasa den asteburuan: ostiralean, Albizturren, Berastegin, Altzon, Amasa-Villabonan, Ikaztegietan, Alkizan eta Bidania-Goiatzen; larunbatean, Ibarran; eta igandean, Asteasun, Amezketan eta Lizartzan. Horietan guztietan, benjamin, alebin eta infantil mailako pilotariak aritu ziren nor baino nor. Partida horietako emaitzak eta txapelketako sailkapenak hemen dituzue ikusgai. Honako hauek, Ikaztegietan benjamin mailako pilotariek jokatutako partidetan ateratako argazkiak dira:

»» Ikusi argazki guztiak (74)

Hemen da III. Ataria Pilota Txapelketa

  kirola  Tolosaldea

Hemen da III. Ataria Pilota Txapelketa

Gaur emango zaio hasiera Ataria Pilota Txapelketaren hirugarren ekitaldiari, Albiztur, Altzo, Berastegi, Villabona eta Ikaztegietako frontoitan; bihar izango du segida Ibarran eta etzi Amezketa eta Lizartzan. Eta honela, asteburuz asteburu, Alegia, uztailaren 1ean jokatuko den final egunera arte.

Egutegiak, emaitzak eta sailkapenak

  kirola  Tolosaldea

Kadete-jubenilak, palaz

  kirola  Tolosaldea

Egutegiak, emaitzak eta sailkapenak: