III. Ataria Pilota Txapelketako finalak, larunbatean

Ataria 2017ko ekainaren 27a

Uztailaren 1a izango da, aurten, III. Ataria Pilota Txapelketako finalak jokatzeko aukeratutako eguna. Larunbatean, Alegiako Elorri frontoian jokatuko dira partidak, 10:00etan hasita. Benjamin, alebin, infantil eta kadete-jubenil mailan, eskuz zein palaz, 28 pilotari hauek neurtuko dituzte indarrak, 7 finaletan banatuta. Partida guztien emankizuna Ataria Irratian entzun ahal izango da, zuzeneko saioa egingo baita frontoitik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!