Ez du geldialdirik

Ataria 2017ko maiatzaren 9a

III. Ataria Pilota txapelketaren barruan, beste jardunaldi bat jokatu zuten aurreko asteburuan haur eta gazte ugarik. Hain zuzen ere, eskualdeko hamabi herritan jokatu zituzten partidak, eskuz nahiz palaz, kategoria guztietan.

Ostiralean, Albizturren, Berastegin, Altzon, Villabonan, Ikaztegietan, Alkizan eta Bidania-Goiatzen, benjaminak eta alebinak aritu ziren; larunbatean, Ibarran eta Asteasun, benjaminen eta alebinen txanda izan zen; eta igandean, infantilek Amezketan jokatzeaz gain, alebin, infantil, kadete eta jubenil mailako neskek, Lizartzan eta Zizurkilen jokatu zuten elkarren aurka palaz. Orain arteko partiden emaitzak eta txapelketako sailkapenak, hemen ikusi daitezke. Eta hemen ikusgai dituzue, Villabonan jokatutako partidek utzitako irudiak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!