Pilotakadaz pilotakada, aurrera

Irati Saizar Artola 2017ko maiatzaren 14a

III. Ataria Pilota Txapelketak ez du etenik. Goizean, Lizartzako pilotalekuan jokatu dituzte txapelketako lau partida, palaz zein eskuz. 

Asteburuko planen artean sartzen da III. Ataria Pilota Txapelketako partidaren bat jokatzea. Gaur, beste hainbat herritan bezala, Lizartzan ere kategoria ezberdinetako partidak jokatu dira. Palaz, 4. jardunaldia jokatu dute alebin eta infantilek. Alebinetan, Zubillaga eta Navarro, 20-2 gailendu zaizkie Otegi eta Garitanori; Arretxe eta Altunak, Tejeria eta Agirreren aurka jokatu dute eta 11-20ko emaitzarekin amaitu da partida. Infantiletan, Urkola eta Sarasola gailendu zaizkie Elgarresta eta Intzari, 20-17. Eskuz, alebinetan, 3. jardunaldia jokatu dute eta Aranzadi eta Iraeta izan dira irabazle 16-4, Tejeria eta Agirrezabalen aurka. 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!