Eskualdeko hainbat herritan jokatu ziren partidak pasa den asteburuan: ostiralean, Albizturren, Berastegin, Altzon, Amasa-Villabonan, Ikaztegietan, Alkizan eta Bidania-Goiatzen; larunbatean, Ibarran; eta igandean, Asteasun, Amezketan eta Lizartzan. Horietan guztietan, benjamin, alebin eta infantil mailako pilotariak aritu ziren nor baino nor. Partida horietako emaitzak eta txapelketako sailkapenak hemen dituzue ikusgai. Honako hauek, Ikaztegietan benjamin mailako pilotariek jokatutako partidetan ateratako argazkiak dira:
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?