Pilotaren gozotasuna

Luis Galarraga 2017ko ekainaren 29a

Hitza Txapelketa bezala hasi zenak, Ataria izenarekin, hirugarren urtea beteko du. Eskualde guztian zehar jokatu den txapelketa larunbatean amaituko da, Alegian. Bertan jokatuko dira zazpi finalak, bizi-bizi.

Lehen eta oraingo txapelketaren artean bada nabarmentzeko aldaketa bat: antolakuntza. Jende gehiagok hartzen du parte orain, eta hori onerako izan da. Eskualde desberdinetako txapelketak kontuan hartzen baldin badira, nire ustez hemen dago antolakuntza egiturarik onena. Bakoitzak bere zati txikia jarriz, denen artean zerbait handia osatzen da. Errazagoa da horrela lan egitea; alaiagoa eta gozoagoa. Eredu bat da; bizitzaren beste arlo desberdinetan hartu beharko litzatekeen eredua.

Haur eta gaztetxoak, berriz, gozotasun horren barruan aritu gozo dira pilotan; Tolosaldeko herri desberdinetako pilotalekuak ezagutzen. Horietatik geratzen direnek, larunbatean eta final batean, Alegiako Elorri pilotalekua ezagutuko dute. Harmailek ere izan dezatela gozotasun hori.

Luis Galarraga, Antolatzaile taldeko kidea.

Erlazionatuak

Alegiako finalei begira

Asier Imaz 2017 eka 29 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!