Garikoitz Etxeberria preso lizartzarra gose greba mugagabean hasi da, urriaren 28an.
S.O.S. mezua bidali dute Sevilla II espetxean dauden euskal presoen senide eta lagunek

Tolosaldeko Ataria 2013 aza 25 Lizartza

Lizartzan manifestazioa egin dute, Sevilla II espetxean dauden euskal presoen eskubideak errespetatu daitezen eskatuz eta hauei elkartasuna adieraziz. Euren eskubideen alde gose greba hasi zuten euskal presoek urriaren 28an, tartean Garikoitz Etxeberria lizartzarra. Azken honek aurreko astean utzi zuen gose greba, osasun arazoak medio.