Ia 80 lagunek egin zuten elkarretaratzea larunbatean Espainiako Sevilla II kartzelaren kanpoaldean. Bi orduz irrintziak, txalaparta doinuak eta beste erabili zuten espetxe barruan gose greban dauden 11 presoei elkartasuna adierazteko, tartean Garikoitz Etxeberria lizartzarrari. Euskal Herritik bi autobus joan ziren, eta horietan joan ziren Tolosaldeko hainbat herritar. Espetxean pairatzen duten «politika zitalaren eraginez» sortutako egoera salatu asmoz, gose greban dago Etxeberria iragan urriaren 28tik.

Poliziak parte hartzaile guztiak identifikatu zituen eta txalaparta jotzeko makilak kendu zizkieten, baina geroago itzuli zituen.
Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!