Gose greba mugagabea

Garikoitz Etxeberria presoak gose greba mugagabea hasi du

Ataria 2013ko urriaren 28a

Lizartzan herri batzarra egin zuten atzo, gose grebaren inguruan. A. IMAZ
Lizartzarra Sevillako espetxean dago, eta baraualdian beste hamar kiderekin batera jarri da.

Garikoitz Etxeberria preso lizartzarra gose greba mugagabean dago, atzotik aurrera. Sevilla II espetxean daukate Etxeberria, eta bertako bizi baldintzak salatzeko, eta oinarrizko eskubideen defentsan, baraualdi mugagabea hasi du, beste hamar euskal presorekin batera. Gose grebaren arrazoiak beheko gutunean azaldu dituzte, eta herritarrei babesa eta elkartasuna eskatu dizkiete, «guztiok bat eginez lortuko baitugu».
Gose grebaren lehen egunean, atzo, Lizartzan herri batzarra egin zuten. Bertan aurrera begira egin beharreko urratsak zehaztu zituzten, Etxeberriari elkartasuna azaltzeko asmoz.
Frantziako poliziak 2007. urtean atxilotu zuten Garikoitz Etxeberria lizartzarra, Azkainen (Lapurdi). ETAko kidea izatea egotzita, Espainiaratua izan zen lizartzarra. Soto del Real (Madrid), A Lama (Galizia) eta Sevilla II (Andaluzia) espetxeak ezagutu ditu Etxeberriak. Azken honetara 2011. urtean eraman zuten, eta orduz geroztik, isolamendu egoeran daukate bertan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!