2023 abe 05 Tolosaldea
Abenduaren 3an ospatu zen Euskararen Eguna eskualdean eta herri askok, Galtzaundi Euskara Taldeak proposaturiko ‘Tolosaldean behin’ lehiaketa txertatu zuten beraien egitarauetan. Galtzaundi Euskara Taldeak, urtero egiten die Euskararen Eguna ospatzeko proposamena herriei eta aurtengo proposamena herrietako kaleetan jai-giroan ospatzearena izan da. Tolosaldeko 12 herri izan dira beraien Euskararen Eguneko egitarauan ‘Tolosaldean behin’ txertatu dutenak eta 300dik gora pertsonek hartu dute parte.