Euskararen Eguna 2023

Gaurko Euskararen Eguna ospatzeko aukera

Ataria 2023ko abenduaren 3a

Gaurko Euskararen Egunari lotutako ekitaldiak egingo dituzte eskualdeko hainbat herritan.

Herriz herriko ekitaldiak

Altzo

  • 12:00etan. Euskararen Eguneko adierazpena, plazan.
  • Ondoren. Jolasen transmisioa, eta amaitutakoan plazan elkartu eta kantu ezagun bat kantatuko dute herritarrek.

Anoeta


  • 10:00-13:00. Jokai, euskal mitologiarekin lotutako jolasak, herriko plazan.
  • Arratsaldez. Orakulua antzerkia Lur Usabiagaren eskutik. Plazako estalpean (edo auditorioan, eguraldiaren arabera).

Asteasu

  • 12:00etan. Ospakizunaren hasiera, plazan. Ondoren, Tolosaldean Behin lehiaketa eta ekitaldia.

Berrobi

  • 09:30ean. Ibinera mendi irteera; goian argazkia aterako da euskararen alde.
  • 12:00etan. Herri hamaiketakoa plazan.
  • 18:00etan. Txalo-txalo Berrobiko Antzerki Taldearen emanaldia: Kutxidazu bidea Ixabel.
  • Ondoren. Talo jatea.

Bidania-Goiatz

  • 18:00etan. Armiarma antzezlana, Katiuska antzerki taldearen eskutik, Txinkorta ikastetxean.

Irura

  • 11:30ean. Haur jolasak, San Migel Plazan.

Lizartza

  • 19:00etan. Euskararen jatorria, historia eta irria bakarrizketa, Ion Txikiren eskutik, Gunean.

Orendain

  • 10:30ean. Haurrentzat txapa tailerra eta pankarta egitea.
  • 12:30ean. Triki poteoa. Tartean, Orendainen euskaraz bizi gara seinalea jartzea eta argazkia.
  • 14:00etan. Bertso bazkaria Eltxoak elkartean, Jone Uria eta Aitor Sarriegi bertsolariekin.

Tolosa

  • 18:00etan. Tolosaldean Behin lehiaketa, Zerkausian.
  • 18:30ean. Nola da: jolastu edo jokatu? bertso eta musika ikuskizuna, Oihana Iguaran eta Aitor Sarriegi bertsotan, eta Alaitz Artola pianoan.

Amasa-Villabona

  • 12:00etan. Tolosaldean Behin lehiaketa, Berdura plazan, eta ondoren, euskaren aldeko argazki erraldoia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!