Euskararen Eguna 2023

Euskararen Egunari lotutako ekitaldiak, gaurtik

Ataria 2023ko abe. 1a, 11:59

Villabonan Euskararen Eguna dela eta egindako ekitaldietako bat.

Igandean izango da Euskararen Eguna eta Tolosaldeko herri askotan egingo dituzte ekitaldiak gaurtik hasita.

Ekitaldiak herriz herri

Aduna

Abenduak 1, ostirala:

  • 15:00etan. Altxorraren bila, Adunako eskolaren eskutik.
  • 16:00etan. Umeentzako merienda, frontoian.
  • 19:30etan. Galtzaundi Euskara Taldearen Tolosaldean behin jolasa, kultur aretoan.
  • 20:30etan. Bokata jatea, Zimiterioan.

Albiztur

Abenduak 1, ostirala:

  • 16:15ean. Albizjira (euskal kantak), plazan.
  • Ondoren. Txokolatea madalenekin, plazan. Udalaren eta Bizkor guraso elkartearen eskutik.
  • 17:30etan. Zinea euskaraz, plazan.

Altzo

Abenduak 3, igandea:

  • 12:00etan. Euskararen Eguneko adierazpena, plazan.
  • Ondoren. Jolasen transmisioa, eta amaitutakoan plazan elkartu eta kantu ezagun bat kantatuko dute herritarrek.

Amasa-Villabona

Abenduak 3, igandea:

  • 12:00etan. Tolosaldean Behin lehiaketa, Berdura plazan, eta ondoren, euskaren aldeko argazki erraldoia.

Amezketa

Abenduak 1, ostirala:

  • 15:00etan. Zumadi eskolakoen emanaldia, Kultur Etxean.
  • 17:30ean. 9 eta 18 urte bitartekoentzat Euskal Bingo Musikatua, Gaztelekuan.
  • 19:00etan. Tolosaldean Behin lehiaketa, kultur etxeko aretoan.

Anoeta

Azaroak 29, asteazkena:

  • 18:00etan. Herritarron hizkuntza eskubideak auzitan hitzaldia Behatokiko zuzendari Agurne Gaubekaren eskutik, udaletxean.

Abenduak 3, igandea:

  • 10:00-13:00. Jokai, euskal mitologiarekin lotutako jolasak, herriko plazan.
  • Arratsaldez. Orakulua antzerkia Lur Usabiagaren eskutik. Plazako estalpean (edo auditorioan, eguraldiaren arabera).

Asteasu

Abenduak 1, ostirala:

  • 15:30etik aurrera. Herriko ospakizuna Pello Errota eskolan.

Abenduak 3, igandea:

  • 12:00etan. Ospakizunaren hasiera, plazan. Ondoren, Tolosaldean Behin lehiaketa eta ekitaldia.

Baliarrain

Abenduak 2, larunbata:

  • 17:00etan. Tolosaldean Behin lehiaketa, erabilera anitzeko gelan.
  • 18:00etan. Bakarrizketak: Esti Curiel, Erik Urbieta, Maria Blanco eta Julen Portillo, Zartagi ostatuan.

Berastegi

Abenduak 1, ostirala:

  • 19:00etan. Tolosaldean Behin, lehiaketa, udaletxeko erabilera anitzeko gelan.

Berrobi

Abenduak 1, ostirala:

  • 18:00etan. Furgoloa bakarrizketa saioa, Julen Axperekin, herriko plazan.
  • Ondoren. Pintxopote berezia.

Abenduak 2, larunbata:

  • Egunean zehar. XXXI. Jon Ander Izagirre frontenis txapelketako finalak frontoian.
  • 14:00etan. Babarrun jatea ostatuan.
  • Bazkalostean. Tolosaldean Behin lehiaketa.
  • 19:30etik aurrera. Xaukena elektrotxaranga.

Abenduak 3, igandea:

  • 09:30ean. Ibinera mendi irteera; goian argazkia aterako da euskararen alde.
  • 12:00etan. Herri hamaiketakoa plazan.
  • 18:00etan. Txalo-txalo Berrobiko Antzerki Taldearen emanaldia: Kutxidazu bidea Ixabel.
  • Ondoren. Talo jatea.

Bidania-Goiatz

Abenduak 1, ostirala:

  • 09:00etan. Horma-irudia belaunaldi ezberdinen eskutik, Txinkorta ikastetxean.
  • 11:00etan. Kantujira herrian zehar. Eguraldi txarrarekin ikastetxean.
  • 14:30ean. Zinema euskaraz, Txinkorta ikastetxean.
  • 14:45ean. Gaztaina jatea, musikarekin girotua. Txinkorta ikastetxean.
  • 16:00etan. Eguneko zentrora bisita.
  • 20:00etan. Afaria 12 urtetik beherakoentzat, Saiaz elkartean.
  • 21:00etan. Afaria Saiaz elkartean eta ondoren, Andoni Ollokiegi, Saiaz elkartean.

Abenduak 3, igandea:

  • 18:00etan. Armiarma antzezlana, Katiuska antzerki taldearen eskutik, Txinkorta ikastetxean.

Ibarra

Abenduak 1, ostirala:

  • 18:00etan. Tolosaldean Behin lehiaketa, plazako arkupean.

Irura

Abenduak 1, ostirala:

  • 15:30ean. Ikastolako ikasleen eta Udalaren hitzartzea, dantza emanaldia eta kantuak, San Migel plazan, eta ondoren txokolate jatea.
  • 16:30ean. Mundu misteoriotsua haurrentzako ahozko narrazio ikuskizuna, San Migel plazan.
  • 19:00etan. Tu-tum platz!, Jon Plazarolaren umorezko bakarrizketa, herri eskolako aretoan.

Abenduak 2, larunbata:

  • 13:00etan. Lasko txarangarekin poteoa.
  • 13:30ean. Bertso-babarrun bazkaria umeentzat, Gazte Alaiak elkartean.
  • 14:30ean. Bertso-babarrun bazkaria helduentzat, Gazte Alaiak elkartean.
  • Bazkalostean. Amaia Agirre eta Unai Mendizabal bertsolariak.
  • Ondoren. Tolosaldean Behin lehiaketa.

Abenduak 3, igandea:

  • 11:30ean. Haur jolasak, San Migel Plazan.

Lizartza

Abenduak 1:

  • 16:30-19:30. Euskal musikari begirada bat 200 binilotan erakusketa udal aretoan.

Abenduak 1, ostirala:

  • 19:00etan. Tolosaldean Behin lehiaketa, herriko ostatuan.
  • 20:00etan. Bertso poteoa, Amaia Agirre eta Unai Mendizabal bertsolariekin, herriko ostatuan.

Abenduak 3, igandea:

  • 19:00etan. Euskararen jatorria, historia eta irria bakarrizketa, Ion Txikiren eskutik, Gunean.

Orendain

Abenduak 3, igandea:

  • 10:30ean. Haurrentzat txapa tailerra eta pankarta egitea.
  • 12:30ean. Triki poteoa. Tartean, Orendainen euskaraz bizi gara seinalea jartzea eta argazkia.
  • 14:00etan. Bertso bazkaria Eltxoak elkartean, Jone Uria eta Aitor Sarriegi bertsolariekin.

Tolosa

Azaroak 29, asteazkena:

  • 18:30ean. Nola atera gaitezke eraso judizialen labirintotik? hitzaldia Iñigo Urrutiaren eskutik, kultur etxean.

Abenduak 2, larunbata:

  • 10:00etatik 18:00etara. 100 ahots baietz! teknologiari euskaraz erakusteko Tolosaldeko maratoia, kultur etxean.

Abenduak 3, igandea:

  • 18:00etan. ‘Tolosaldean Behin’ lehiaketa, Zerkausian.
  • 18:30ean. Nola da: jolastu edo jokatu? bertso eta musika ikuskizuna, Oihana Iguaran eta Aitor Sarriegi bertsotan, eta Alaitz Artola pianoan.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!