Euskararen Eguna 2023

Euskararen eguna ospatuko dute gaur Adunan

Euskararen eguna ospatuko dute Adunan ostiralean 2023ko abenduaren 1a

2018ko Euskararen eguna Adunan

Euskararen Nazioarteko Eguna izango da abenduaren 3a baina gaur egingo dituzte Adunan egun hori ospatzeko ekitaldiak.

Adunan Euskararen eguna ospatzeko ekitaldiak antolatu dituzte abenduaren 1ean, ostiralarekin.

Hau da antolatu duten egitaraua:

  • 15:00. Altxoarraren bila Adunako eskolaren eskutik.
  • 16:00. Umeentzako merienda frontoian.
  • 19:30. Tolosaldean Behin jolasa kultur aretoan. Tolosaldeari eta euskal kulturari buruzko galdera-jolasa. Sariak lehenengo adunarrarentzat eta Tolosaldeko lehenengoarentzat izango dira. Ezinbestekoa izango da mugikorra eramatea.
  • 20:30. Bokata jana egingo dute Zimiterioan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!