Euskararen Eguna 2023

Kantu bazkaria egingo dute Alegian euskararen egunean

Ataria 2023ko azaroaren 23a

Datorren asteko asteazkena, azaroaren 29a, izango da bazkarirako txartelak eskuratzeko azken eguna.

Euskararen egunaren harira egitaraua antolatu du Alegiako Udalak. Goizeko 12:30ean hasiko dute jaia, trikiti poteoa egingo baitute Eider eta Maider trikitilariekin eta Alegiako erraldoiekin. Eguerdian, berriz, 14:00etan kantu bazkaria egingo dute Joxe Mendizabalekin kultur etxeko areto nagusian, eta arratsaldean zehar luzatuko dute.

Kantu bazkari horretara joan nahi duten herritarrek azaroaren 29ra bitartean erosi ahal izango dituzte txartelak kultur etxean, Iskiña tabernan eta Errotatxo okindegian. Helduentzat 10 euroko prezioa izango du eta haurrentzat, berriz, 5 eurokoa.

Helduen menua: hasierakoak, paella, postrea eta kafea.

Haurren menua: paella eta postrea.

Udalak parte hartzeko dei egin die herritarrei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!