Alegiako Udalak abenduaren 3rako aurreikusita zituen jarduerak bertan behera geratu dira. Eguerdirako trikiti poteoa eta erraldoien kalejira zeuden iragarrita eta ondoren kantu bazkaria. Bada, kantu bazkarirako sarrera salmenta eskasa izan dela-eta, Udalak ekintza horiek bertan behera uzteko erabakia hartu du.