Euskararen Eguna 2023

Pello Errota ikastetxean Euskararen eguna ospatuko dute gaur

Ataria 2023ko abenduaren 1a

Iaz Euskararen eguneko ospakizunak Asteasun.

Asteasun gaur ospatuko dute Pello Errota eskolan Euskararen eguna. 15:30ean emango zaio hasiera ospakizunari eta ekitaldi berezia egingo da aurten. Igandean, berriz, Egunean behin jolasean parte hartzeko aukera izango da.

Abenduaren 1ean ospatuko dute Euskararen eguna Asteasun. 15:30etik aurrera Pello Errota eskolan egingo dituzte ekitaldiak eta bertan ikasle, irakasle, guraso, jangelako langileek eta udalak hartuko dute parte. Herritar guztiak bertan parte hartzera gonbidatuta daude.

Horrekin batera, igandean, Egunean behin jolasaren partida bat antolatu dute Galtzaundi euskara taldeak eta Xirimiri hezkuntza proiektuak elkarlanean. 12:00etan hasiko da jolasa eta hainbat herritarren laguntzaz gauzatuko da. Herriko musikariek, koruak, bertsolariak eta jatorri atzerritarra duten herritarrek hartuko dute parte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!