Euskararen Eguna 2023

'Tolosaldean Behin’ jolasa ostiralean, Ibarrako plazan

Ataria 2023ko azaroaren 29a

Euskararen Eguna igandean izango bada ere, ostiralean, abenduak 1, ospatuko dute Ibarran. Herritar guztiek hartu dezakete parte eta irabazleen artean sari potoloak banatuko dituzte

Tolosaldean Behin lehiaketa eskualdeari buruzko 22 galderez dago osatuta. Euskararen Egunari lotuta egingo dute jolasa Ibarrako plazako aterpean ostiralean 18:00etatik aurrera. Eta hiru sari hauek banatuko dituzte: irabazleak Gure Zirkuaren Umore Gauerako bi sarrera eta 50 euroko bonua eskuratuko ditu, bigarren eta hirugarren egiten dutenek 50 euroko bonu bana jasoko dute eta eskualdeko irabazleari Errigorako kutxa bat emango diote.

Jolasean parte hartu nahi dutenek mugikorrarekin azaldu beharko dute plazako aterpera, eta momentuan adieraziko duten webgune batera sartu beharko dut eta bakoitzak bere mugikorrean erantzun beharko ditu galderak. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!