Euskararen Eguna 2023

Euskararen Nazioarteko Eguna: solas eta jolas

Erabiltzailearen aurpegia Altzoko Kultura Batzordea 2023ko azaroaren 28a

Altzon ere Euskarararen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu datorren igandean, abenduaren 3an, Euskal Herriko eta munduko beste hainbat eta hainbat herri eta tokietan bezala. Aspaldiko jolasak berritu eta plazara ekartzen saiatuko gara aurten, umorez eta alaitasunez.

Eguerdiko 12:00etan elkartuko gara herriko plazan, eta Egunaren zergartia gogora ekarriko digun adierazpena egin ondoren, gure-gureak izan ditugun aspaldiko hainbat jolas egingo ditugu bertaratzen garenok horretarako izendatu eta egokitutako  toki eta txokoetan: bandan, zapi-zapi, soka-saltoan, zubiri-zubiri, ezkutaketan ... Jolas bakoitzak bere arduraduna izango du azalpenak eman eta bideratzeko. Herritarrak eta bertaratu nahi duten guztiak daude gonbidatuak; adin guztietakoek parte hartzea nahiko litzateke belaunaldi ezberdinen arteko harremana indartzeko.

Jolasen ondoren,  plazan elkartuko gara berriro eta kantu ezagun bat abestuz emango diogu amaiera ekitaldiari. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!