Antaliseko langile gehienek jaso dituzte kaleratze gutunak

Ataria 2014ko urt. 28a, 11:19

Otsailak 14ko datarekin jaso dituzte kaleratzeak zehazten dituzten gutunak, eta honen aurrean antolatu eta protestan jarraitzeko asmoa azaldu dute.

Espero bezala Antaliseko langileek jaso dituzte kaleratze gutunak. Baten bat falta bada ere, gehienek jaso dituzte gutunak. Kaleratzeak otsailaren 14ko datarekin iritsi zaizkie, baina langileak borrokan jarraitzeko asmoa azaldu dute.

Batetik, protestekin jarraituko dute, eta bestetik, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Tolosaldea Garatzenekin batera egiten ari diren bideragarritasun plana garatzen jarraituko dute. Hurrengo bilera etzi izango da, osteguna, 16:00etan, Lehiberrin, eta bideragarritasun planak arrakasta izango duen edo ez jakiteko, enpresaren jarrera ezagutu zain daude. Izan ere, enpresak, hasieran, langileei laguntza emateko prest azaldu zen, hauek enpresa bere gain hartzeko, baina baldintza batekin, langileek itxiera sinatzea. Langileek ordea ez zuten baldintza onartu, eta beraz, orain ez dakite berriz ere laguntza emateko prest egongo den.

Era beran, epaitegien bideari ekingo diote kaleratzeak direla eta, eta orain sindikatu eta langileen guztia aztertzen eta prestatzen ari dira.

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!