Antaliseko langileak Madrilen daude

Ataria 2014ko urtarrilaren 23a

Antaliseko langileak Madrileruntz abiatu dira gaur goizean goiz, enpresak Espainian duen egoitza nagusian elkarretaratzea egiteko asmoz. ELAko Mikel Zabaletak azaldu duenez, 11:00etan hasiko dute elkarretaratzea eta informazioa ere banatuko diete hango langileei.

Albizturren dagoen lantokiko 39 langileetatik 26 joan dira gaur goizean Madrilera. Euren asmoa protesta egin eta Antaliseko Espainiako egoitza nagusiko langileei informazioa banatzea da. 

Zuzendaritza orain arte itxieraren inguruan hitz egitera mugatu da, baina borrokan jarraitzeko asmoa dutela azaldu dute langileek. Langileak orain arte, bideragarritasun plan bat egitearen alde azaldu dira lanpostuak bermatze aldera, baina enpresak ez du eskaera aintzakotzat hartu. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Tolosaldea Garatzenen laguntza izaten ari dira, baina oraingoz ez dira zuzendaritzarekin akordio batetara iritsi.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!