Antaliseko 39 langileek borrokaren hautua egin dute gaur goizean izandako asanblandan. Ezetz esan diote zuznedaritzak egin dien azken eskaintzari. Lan egindako urteko 45 eguneko kalte ordainak eskaini ditu paperaren sektoreko multinazionalak, 24 lansariren mugarekin. Langileek badakite epaitegien bidetik joan beharko dutela seguruenera, astelehenean bukatzen baita haiek kaleratzeko enpresak abenduan aurkeztutako erregulazio dosierraren kontsulta epea. Hala ere, negoziaziorako ateak zabalik dituztela egin dute oharra.