Dementziaren inguruko tailer zikloa. 'Elikadura eta dementzia'. Josu Martinezekin, elikadura medikua.
Tolosaldeko Migrazio eta Aniztasun sailak Alkizako Udalarekin elkarlanean Nire etxea zure etxea da ipuin kontaketa antolatu du Maite Francoren eskutik, Alkizako salto gelan. Hitzordua 17:00etan izango da, eta 4-10 adineko haurrei zuzenduta dago.
Irakurle kluba Marina Sagastizabalen 'Hiruki gatazkatsua' saiakera landuz, udal liburutegian.
Jabetze Eskolako argazkigintza ikastaroko argazkiak. 'Zaintza. Euskal Herrian bizi diren emakume migranteen testigantzak'.
Joseba Alberdiren argazkiak daude ikusgai. Inguruko animalia basatien argazkiak eta naturako irudiak.
Olatz Aguado Aranbururen 'Txoria nuen maite' erakusketa.
Aurrez aurrekoa. 'Google Drive. Bildu eta partekatu zure artxiboak'. 4 ordu. Gaztelaniaz.
Aurrez aurrekoa. 'Mekanografia. Ikasi hutsetik'. 10 ordu. Euskaraz.
Arrazakeriaren aurkako txapa tailerra. 11-17 urteko gazteentzat.
Pablo Zulaicaren 'Bidaiarik jasangarriena trenez egiten da. 20 tren bidaia eta bere protagonistak'. Gaztelaniaz. Pablo Zulaica kazetari eta bidaia kronika ugariren egileak, trenaren bidez egin dituen kulturen, paisaien eta bizimodu berrien inguruko aurkikuntzak aztertuko ditu. Mexiko Hirian bizi da, eta El País edo National Geographic Traveler bezalako hedabideetan lan egindakoa da, bidaia eta jasangarritasunaren arteko lotura arakatuz.