Halterofilia txapelketarekin eman diote amaiera Zizurkilgo Kirol Asteari

Leyre Carrasco 2021ko abe. 19a, 14:32

Denok Danena Halterofilia taldekoak euren artean izan dira aurkari goizean Joxe Arregi plazan jokatu duten txapelketan.

Halterofilia txapelketarekin agurtu dute Zizurkilgo Udalak antolatu duen Kirol Astea. 12:00etan hasita lehiatu dira Denok Danena taldekoak Joxe Arregi plazan jokatu duten txapelketa. Bertara gerturatu diren herritarren berotasuna eta animoei esker, parte hartu duten kirolariek euren marka gainditzeko aukera izan dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!