Bertakoaren eta trukearen aldeko azoka berezia egin dute

Tolosaldeko Ataria 2021ko abe. 11a, 15:05

Gabonetako azoka berezia egin dute Zizurkilgo Joxe Arregi plazan. Estalpean hartu dute babes herriko eta bailarako artisau eta ekoizleen postuek. Bertako produktuak ezagutu eta erosteko aukera izan dute bertara gerturatu direnek.

Eguberrietako erosketak egiteko aprobetxatuko zuten zenbaitzuk. Horrez gain, trukerako aukera ere izan da, jostailuen truke azoka ere egin baitute. Haurrak ibili dira tarteko, eta ez da dirurik onartu. Trukearen bidez egin behar izan dituzte jostailuen aldaketa guztiak. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!