Zarateko bidea eraberritu dute

Tolosaldeko Ataria 2021ko urr. 27a, 17:00

Motzane parean hasita eta gorantz, herri bideko lurzorua eraberritzeko lanak egin dituzte Zizurkilen.

Egoera kaskarrean zegoen herri bidea erabat itxura berrituta dago. Motzane parean hasita eta Zarateko bidean, herri bideko lurzorua eraberritzeko lanak egin dituzte.

Urriaren 13an hasi zituzten lanak, eta egun gutxiren buruan amaitu. "Aurrerantzean, askoz ere erosoagoa izango da errepide hori erabiltzea", esan dute udal ordezkariek.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!