Eskualdeko errotak bisitatzeko aukera datorren igandean

Tolosaldeko Ataria 2024ko mai. 6a, 18:00

Altzo, Amezketa eta Larraulgo errotetara bisita gidatuak egingo dituzte eta parte hartzeko aurrez eman beharko da izena.

Gipuzkoako III. Errotagintza topaketa egin zuten joan den larunbatean Azpeitian eta goiz osoko ekimena antolatu zuten. Bertan aurkeztu zuten Errota Egunaren hirugarren edizioaren egitaraua. Maiatzaren 19ra arte Gipuzkoako hainbat errotetara bisita gidatuak egiteko aukera izango da.

Maiatzaren 12an, esate baterako, Altzo, Amezketa eta Larraulgo errotetara bisitak egingo dira.

  • Txuringaineko errota (Larraul). Herriko plazatik 10:30ean aterako dira. Aurrez izena eman beharko da 634 289 327 telefono zenbakian edo kultura@larraul.eus helbidean.
  • San Salvador Bekoa errota (Altzo). 10.15ean egingo dute bisita gidatua eta aurrez izena eman beharko da 943 65 24 13 telefonoan edota kultura@altzo.eus helbidean.
  • Ieraregibizkar errota (Amezketa). 12:00etan eta 14:00etan egingo dituzte bisitak. 657 37 01 56 telefono zenbakian edota pellozabalagunea@amezketa.eus helbidean egin beharko dira izen emateak.

Gipuzkoako Errota egunaren barruan, maiatzaren 8an, asteazkenean, Joxin Azkue zizurkildarrak hitzaldia emango du bere jaioterrian. Azpeitiko errotak estraperlo garaian izenburua eramango du hitzaldiak eta Sanagustin aretoan izango da 19:00etan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!