Urretxu eta Zumarragako UZ Trail proban, 12 kilometroko proba irabazi zuen Jokin Tolosa anoetarrak, 1.05.37ko denborarekin. 23 kilometroko proban, Irene Iturria bidaniarra hirugarren izan zen, 2.53.06ko markarekin.
Pagoeta Parke Naturalean, 14 kilometroko Aiako XIII. Mendi Lasterketan, Sarah Ugarte tolosarra bigarren izan zen emakumezkoetan, 1.25.08 eginez. Lehen sailkatua Malen Osa izan zen (1.12.54) eta hirugarren Soronea-Ammma taldeko Irati Larrañaga (1.26.36). Laugarren postuan Soronea-Ammma taldeko Leire Elola tolosarra (1.29.05) helmugaratu zen. Gizonezkoetan, Soronea-Ammma taldeko Hassan Aitchaou billabonatarra hirugarren izan zen (1.09.22); bere aurretik, batera sartu ziren helmugan Ekain eta Aimar Larrea naiak (1.08.50).
Asturiaseko Kangas Mountain mendi lasterketan, Alpino Uzturreko Naroa Uria hirugarren izan zen (bigarren seniorretan) 33 kilometroko Original proban, 4.00.52ko denborarekin. Klub bereko Jokin Uribetxeberria bosgarren izan zen (hirugarren seniorretan) 58 kilometroko Maxi proban, 6.13.11rekin.
Aiako XIII. Mendi Lasterketako argazkiak: ANDREA ZIPITRIA/UROLA KOSTAKO HITZA