Bekatuaren bueltan

Naiara Roldan de Aranguiz 2024ko urt. 19a, 21:00

Gaurko abesti zerrenda ez da zerotik abiatu. Kontrara, gaurko abesti zerrendak liburu bat dut oinarri: Goiatz Labandibarren Bekatua. Liburu erraz eta jostaria, azalean agertzen den txupitoa bezain efimeroa.

Goiatz Labandibarrek bere eleberrian proposatutako abestiak aletu ditugu gaurko Entzuteko Jaioak irratsaioan: Mikel Laboaren Gaztetasuna eta zahartasuna; Willis Drumonden Txinaurriak noa es tu; Benito Lertxundiren Baldorba; Mikel Laboaren Txoria Txori; Delorearen Real Love; Izaroren Er(h)ori; Soziedad Alkoholikaren Piedra contra tijera; Gozategiren Kalanbreak; Bingen Mendizabal eta Mikel Urdangarinen Txatxamatxalinatxu; Bi Balaren Kontraesanak; Isamel Serranoren Vertigo; Katamaloren Betazalak erauztean; Lynn Andersonen I beg your pardon eta Eskorbutoren Mucha policía, poca diversión.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!