Eskualdeko txirrindularien emaitza bikainak Bordeleko belodromoan

Tolosaldeko Ataria 2024ko urt. 15a, 19:57
Eneko Ugartemendia, EƱaut Urkaregi eta Izaro Etxarri, dominekin, Bordeleko belodromoan. DANENA

Pistako txirrindularitzako nazioarteko txapelketa izan da jokoan omnium modalitatean, Bordeleko belodromoan, asteburuan.

Eñaut Urkaregi larrauldarrak 19 urtez azpiko mailan irabazi egin zuen. Danena taldeko txirrindulariak 127 puntu lortu zituen, bigarren egin zuen Mathis Lemoinek baino hamar puntu gehiago.

17 urtez azpiko mailan Eneko Ugartemendia billabonatarra (Andoain taldea) bigarren izan zen, 128 punturekin, eta Urko Nazabal irurarra (Oriako) bederatzigarren, 72 punturekin.

Bere aldetik, Izaro Etxarri adunarrak emakumezkoen gazte mailan hirugarren egin zuen. Andoain taldeko txirrindulariak guztira 58 puntu lortu zituen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!