Urtekaria 2023

Ikuskizuna errepidean

Tolosaldeko Ataria 2024ko urt. 2a, 19:59

Euskal Herriko Itzulia: Vingegard Hikako aldapan.

Txirrindularitza-zaleek bi hitzordu nagusi izan dituzte Tolosaldeko errepideetan: Itzulia eta Frantziako Tourra.

Txirrindularitza-zaleek bi hitzordu nagusi izan dituzte Tolosaldeko errepideetan: Itzulia, apirilaren 5ean; eta, Frantziako Tourra, uztailaren 2an. Hika txakolindegian amaitu zen Itzuliako hirugarren etapa, Vingegaard nagusi. Jende ugari zen animatzen azken aldapa pikoan. Unai Iribar txirrindulari ibartarrak gertukoak izan ditu ondoan.

Eskualdea aztoratuta

Tourraren aitzakian egun historikoa izan da eskualdean, festa giroan bizitakoa. Frantziako Tourraren bigarren etapa Gasteiztik irten, eta ia 210 kilometro egin eta bost mendate igo ondoren –Alkiza hirugarrena–, Donostian amaitu zen. Tartean, eskualdeko errepideak zeharkatu ditu Frantziako Tourrak, Larraitzetik sartuz eta Adunatik ateraz.


Frantziako Tourra pasa zen uztailaren 2an eskualdetik; Alkizan jai berezia izan zuten. IBAN URDAPILLETA

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!