Urtekaria 2023

Lurpea Garbi Elkartea aurkeztu dute

Tolosaldeko Ataria 2024ko urt. 2a, 11:59

Tolosaldeko kobazuloek duten kutsaduraren berri eman, eta horiek garbitu eta lehengoratzeko asmoz sortu dute elkartea.

Lurpea Garbi Elkartea aurkeztu dute, Tolosaldeko kobazuloek duten kutsaduraren berri eman, eta horiek garbitu eta lehengoratzeko asmoz. Elkarte sortu berriari babesa emanez, Juantxo Agirre-Mauleon Aranzadi Zientzia Elkarteko idazkari nagusia izan da aurkezpenean, eskualdeko hainbat udal ordezkarirekin batera.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!