Kultura Plazara, beste plazak

Naiara Roldan de Aranguiz 2023ko uzt. 14a, 21:00

Bada ekimen bat pandemia garaian jaio eta hiru urtera oraindik orain mantendu dena. Kultura Plazara ekimenaz ari gara. Egoerarekin batera egokitzen joan da eta 2023ko uda honetan kultura Tolosako beste plaza batzuetara eramango du. Gaurko saioa Kultura Plazara ekimena borobilduko duten artistei begira osatu dugu.

Besteak beste ondorengo kantuak entzungai izan dira gaurko Entzuteko Jaioak irratsaioan:Miruaren Goiz hiltzen dira ametsak eta Kuttuna; Ibil Bediren Basozain eta Norabidearena; Broken Brothers Banden Joan zen gaua eta Martin&Marcela; Nhilen Opening eta Bada garaia; Olaia Inzitarteren Gereziak eta Zerua gorriz; Sonakayren Izarrak; Esan Ezinen Esan Ezin; Habiren Arimak; Occhi di Farfallaren Iraganik gabe eta Mihiseren Eta berriz ere.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!