Jaialdi berezia, Hernioren magalean

Tolosaldeko Ataria 2023ko uzt. 9a, 15:04

Beertoki elkarteak bigarren aldiz antolatutako Errockmeria musika jaialdia egin dute Zelatunen; Esanezin, Habi, Occhi Di Farfalla eta Mihise izan dira jaialdiko kartela osatu duten musika taldeak.

Musika jaialdi onenek izaten dituzten osagaiak izan ditu gaurko Errockmeria jaialdiak: talde bikainak, musika ona, publiko zoragarria, gune paregabea eta efektu bereziak. Eguerdiko 12:00etan eman diote hasiera jaialdiari eta behe-lainoaren efektu berezi naturala lagun zutela, arratsaldea arte musika taldeez gozatzeko aukera izan dute bertaratutakoek.

Amasa-Villabonako Beertoki elkarteak bigarrenez antolatu du jaialdia Zelatunen, tradiziozko leku hori aprobetxatu eta beste musika bat eramatea izan da nahi izan dutena. Eguraldia nahiko aldakorra bazen ere, asko izan dira bertara gerturatu eta familian edo lagunartean Errockmeria jaialdiaz gozatzeko hautua egin dutenak. Asko gainera, jaialdia hasi aurretik, Hernioko gurutzera ere igo dira.

Erlazionatuak

Musika mendira eramango dute

Irati Saizar Artola 2023 uzt 09 Alkiza   Amasa-Villabona

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!