M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2022

Ekitaldi ugari datozen egunetan Martxoaren 8aren harira

Tolosaldeko Ataria 2022ko mar. 3a, 11:25

Tolosaldeko herri askotan izango dira ekitaldiak datozen egunetan, Emakumearen Nazioarteko Egunaren bueltan.

Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira eskualdean hainbat ekitaldi izango dira. Igandera bitarte, mahai inguruak, filmak, antzezlanak edota tailerrak izango dira.

 

Osteguna, martxoak 3

  • Zizurkil: Mahai ingurua, Atxulondo kultur etxean, 18:30ean. Emakumeok* ere izan gaitezke... amesten duguna. Gorka Fernandez Tranche emagina; Elena Gabirondo Amenabar ikertzailea; Leire Muñagorri Ugartemendia ingeniaria; Malen Oiartzabal Arretxe arraunlaria; Karol Atxaga Paredez basozaina eta dinamizatzaile bezala Irune Alfonso kazetaria.

 

Ostirala, martxoak 4

  • Irura: Lilatoirako kamisetak jasotzea. Herri eskolako gela borobilean, 16:30etik 19:00etara.
  • Alkiza: Ama Alu Lur antzezlana, kultur etxean, 19:0etan.
  • Tolosa: Mahai ingurua: Alianzas Rebeldes. Un feminismo más allá de la identidad. Partaideak: Laura Macaya, Nuria Alabao eta Miguel Missé. Moderatzailea; Laura Gomez. Kultur etxean, 19:00etan.
  • Larraul: Emakumeen Eguneko afaria Zirta jatetxean. Ondoren, Cromlech antzezlana jatetxean bertan. Afaldu ondoren gerturatu nahi duenak ateak zabalik izango ditu antzezlana ikusteko.

 

Larunbata, martxoak 5

  • Baliarrain: Emakume eguneko afaria, Zartagi jatetxean.
  • Alegia: Mendi martxa morea Mareara. 09:00etan plazan.
  • Zizurki: Feminismoa Aiztondon hausnarketa. Tertulia eta hamaiketakoa. Plazida Otaño liburutegian, 11:00etan.
  • Irura: Irura Moretuz Emakume Taldeak antolatuta, urteetan zehar Irurako emakumeek egin duten lana azaleratu eta aitortzeko asmoarekin, udalaren eta herriko emakume talde baten ekimen eta lanari esker osatu den ibilbidea aurkeztuko da. Ibilbide fisikoa da, baina baita ibilbide sinboliko eta aldarrikatzailea ere. 11:00etan ikastolatik abiatuta. 14:30ean, bazkaria, frontoian.
  • Tolosa: Txotxongilolaritza eta emakumea lotuz bisita gidatu berezia, Emakumeen Nazioarteko Egunaren testuinguruan. Topic-en, 11:30ean. 21:30ean, La hija oscura filma, Leidor aretoan. Elena Ferranteren liburuan oinarriturik dago.
  • Berastegi: Berastegira egokitutako Lilatoia, 16:00etan. Plazatik abiatu eta herri inguruko buelta egingo dute, oinez zein korrika. Ondoren, merienda. 18:00etan, 80 amandre ipuin kontaketa Dorleta Kortazarren eskutik, erabilera anitzeko gelan.
  • Larraul: Tibetar ontzien tailerra, 17:00etan.
  • Bidania-Goiatz: Ahizpatasuna gorpuztuz emozioak lantzeko tailerra, Maider Avaristo emagin elkarteko kidearekin, eskolan, 17:30. Jarraian, afaria.
  • Asteasu: Tabuen kutxatik oholtzara bertso saio solidario musikatua, udaletxeko ikus-entzunezko gelan, 18:00etan. Bertsolariak: Uxue Alberdi, Oihana Iguaran, Maider Arregi eta Eli Pagola. Gai-jartzailea: Amaia Agirre. Musikariak: Ixak Arruti eta Gari Otamendi.

 

Igandea, martxoak 6

  • Irura: Lilatoira autobusez, plazatik 09:00etan. Itzulera, 14:00etan.
  • Asteasu: Emakumeen eskuz binakakoa Master Laboral Kutxa txapelketa, 11:00etan, frontoian.
  • Zizurkil: Luze edo motz. Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregileen bakarrizketak, Iriarte kultur etxean, 18:00etan.
  • Anoeta: Erresistentzia arazo fisikoa da antzezlana, Maite Aizpurua Olaizolarekin, gaztetxean, 18:30ean.
  • Tolosa: La hija oscura filma, Leidor aretoan, 19:00etan. Elena Ferranteren liburuan oinarriturik dago.

 

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!