Eserialdia, maskarak direla eta

Tolosaldeko Ataria 2021ko urr. 18a, 17:33

Haurrak Ere Bai plataformak deituta eserialdiak egin dituzte, Euskal Herriko hainbat ikastetxetan, Eusko Jaurlaritzak ikasturte berrirako maskararen erabileraren inguruan egin duen protokoloa salatzeko.

«6 eta 12 urte arteko haurrak aire librean maskararekin egoteak ez dauka zentzurik, haurrak maskararik gabe dabiltza herriko plaza eta jolastokietan», esan du plataformak. Ibarrako Uzturpe ikastolako nahiz Lizartzako eskolako hainbat gurasok bat egin dute deialdiarekin, baita besteak beste, Zizurkilgo San Millan eskolakoek ere.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!