Koronabirusa

Sei positibo berri azken egunean

Tolosaldeko Ataria 2021ko urr. 8a, 14:55

Tolosan lau kasu positibo eta Alkizan eta Berastegin positibo bana zenbatu ditu dituzte.

Osasun Sailak emandako datuen arabera 4.305 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 103 (%2,4) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 41 atzeman zituzten, tartean, sei Tolosaldean.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona (101) eta Tolosa (180) kolore horiz daude. Osasun eremuei begiratuta, Alegiakoa (104), Ibarrakoa (102), Tolosakoa (168) eta Villabonakoa (112) kolore horian daude, baita Tolosaldeko ESIa (119) ere.

Ospitaleen egoerari dagokionez, 10 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera 39 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 32 pertsona ZIUn daude.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!