Ioseba Mateos eta Xabier Jauregi, Oceanman Benidorm ur zeharkaldiko podiumetan

Tolosaldeko Ataria 2021ko urr. 7a, 17:55
Xabier Jauregi eta Ioseba Mateos, lortutako garaikurrekin.

Ioseba Mateos ibartarrak (Ordizia K.E) eta Xabier Jauregi tolosarrak (Easo Igeriketa Kluba) Oceanman Benidorm ur zeharkaldian parte hartu zuten igande goizean, Mal Pas kalan.

10.000 metroko distantzia zuen probak, eta Mateosek bigarren egin zuen gizonezkoen master 30-39 mailan (hamahirugarren sailkapen orokorrean), 2.53.27ko denborarekin, eta Jauregik lehen postua lortu zuen master 60 mailan, 3.41.42ko denborarekin (48. sailkapen orokorrean).

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!