Hiru herritako emakumeak saretuz

Tolosaldeko Ataria 2021ko urr. 7a, 14:18

Saiaz Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatuta Albiztur, Bidania-Goiatz eta Errezilgo emakumeek irteera egin zuten asteburuan.

Albiztur, Bidania-Goiatz eta Errezilgo emakumeak larunbatean elkartu ziren egunpasa egiteko. Saiaz Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatuta Getaria eta Zarautz bisitatu zituzten. 

Giro "ederrean" elkartu zirela kontatu dute mankomunitatetik hiru herrietako emakumeak. Egunpasaren helburu nagusia Saiaz mankomunitateko emakumeen saretzea, ahalduntze kolektiboa eta belaunaldien arteko trukea egitea dira.

Getariako Balentziaga museoa "gustura" bisitatu zuten, eta jarraian Zarauzko malekoian gustura bazkaldu zuten.

Hurrengo saioa ere aurreratu dute, eta azaroaren 25arekin lotuta tailerra egingo dute kulparen gainean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!