Psikopedagogia

Somatizazioaren eragina egunerokotasunean

Pertsonak emozioak gara, ekintzak eta hauen ondorioak bizitzen ditugu. Emozioa onak bizitzen ditugunean alai gaude, motibatua eta pentsamendu baikorrez beteta sentitzen gara. Baina emozio ezkorrak bizitzen baditugu, beldurra, antsietatea eta haserrea bizitzen ditugu eta honek desmotibatuta, atsekabetuta eta antsietate egoerak bizitzera bideratzen gaitu. 

Antsietateak bide desberdinak aurkituko ditu pertsonongan ateratzeko. Batzuk burukomina izaten dute, beste batzuk gauen lo ezin egina beste batzuek tripako mina, psikologian somatizazioa deitzen zaio egoera honi.

Kexa hauek nahiko ohikoak izaten dira eta pediatren kontsultetan askok atentiduak izaten dira. Fisikoki ongi daude esplorazioa eginda baina haurra ez dago ongi, zerbait barrukoa da psikologikoa.


Kasu hauetan, oinarri psikologikoa ezagutzea ezinbestekoa da hasiera batean kexa zena benetako arazo batean amaitu ez dadin, hau da fobia eskolarrean edota antsietate trastorno batean.
Horretarako ezinbestekoa da familia eta eskolaren arteko elkarlana eta egoera ahalik eta normalenean bizitzea. Seme edo alabari ez zaio presiorik egin behar eskolara joateko eta bai ikuspegi aldaketa bat, hau da eskola ez dela arrisku zona bat, baizik eta ongi egongo den leku bat. Horretarako, bai irakasle zen gurasoek somatizazioa gauza seriotzat jo behar dute eta ez seme edo alabaren aitzakia eskola ez joan eta ohean geratzeko.


Azken urte hauetan, ikasleak gero eta presio gehiago bizitzen ari dira azterketa eta hauen emaitzak direla eta, batez ere batxilergoan selektibitatea gerturatzen den einean. Guraso zein irakasleen ulermena, orientazio akademikoa eta emozio zein autoestima indartzeak antsietate egoeren aurrean prebenitzeko baliagarriak izango dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!