Koronabirusa

Positibo bakarra Tolosaldean

Tolosaldeko Ataria 2021ko eka. 30a, 12:57

Anoetan atzeman dute Tolosaldeko positibo bakarra azken egunean.

Osasun sailak emandako datuen arabera, 7.262 test diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik, 303 (%4,2) positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 132 atzeman zituzten, tartean, Tolosaldean bakarra.

5.000 biztanle baino gehiago dituzten Tolosaldeko herrien kasuan, Amasa-Villabona (67) eta Tolosa (61) kolore horian daude. Osasun eremuei begiratuta, Alegiakoa (59), Tolosakoa (57) eta Villabonakoa (56) kolore berdean daude, eta Ibarrakoa (102) horian. Tolosaldeko ESIa (59) kolore berdean dago.

Ospitaleen egoerari dagokionez, COVIDaren ondorioz 17 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, denera 63 pertsona daude ospitaleetan, eta COVIDa duten 33 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, ekainaren 21tik 27ra bitarte, COVIDaren ondorioz 4 pertsona hil zirela adierazi du Osasun sailak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!