Zazpitturrikoak aurrera, Santio pilota txapelketan

Tolosaldeko Ataria 2021ko eka. 28a, 16:59
Argazkia: Irune Alfonso - Aiurri

Ostiralean abiatu zen Amasa-Villabonako Behar Zana Pilota Elkarteak antolatutako Santio txapelketa, eta uztailaren 28an jokatuko dira gazteen eta nagusien mailako finalak.

Eman zaio hasiera eskuz binakako Santio Txapelketari. Ostiralean, maila nagusiko final zortzirenetako aurre-kanporaketako partida jokatu zen, Behar Zana frontoian. Aise nagusitu ziren Amezketako Zazpitturri pilota elkarteko Zabala eta Beloki, Lasarteko Intza elkarteko Artetxe eta Elolaren aurka: 22 eta 5.

Ondorioz, amezketarrek aurrera egin dute txapelketan. Bihar eta uztailan zehar jokatuko dira gainerako partidak (astearte eta ostegunetan, 18:00etan hasita); guztira, hamazazpi bikotek hartuko dute parte, bederatzik, nagusien mailan, eta zortzik, gazteen mailan. Ikusleek ere pilotalekura sartu ahal izango dute, betiere egun indarrean dauden segurtasun neurri guztiak beteta.

Ondorengoa izango da egutegia:

  • Ekainak 29, 18:00etan, nagusien final-laurdenak: Lizaso-Urbieta I (Behar Zana) eta Urkizu-Labaka (Hernani); Urmeneta-Aranguren (Eple) eta Egiguren-Etxeberria (Tolosa).
  • Uztailak 1, 18:00etan, nagusien final-laurdenak: Urbieta II-Ormazabal (Behar Zana) eta Zabala-Beloki (Zazpitturri); Olano-Esnaola (Irurtzun-Behar Zaba) eta Eskudero-Urruzola (Gazteleku-Usurbil).
  • Uztailak 8, nagusien finalerdiak: ekainak 29ko irabazleak eta uztailaren 1eko irabazleak.
  • Uztailak 13, 18:00etan, gazteen final-laurdenak: Aburuza-Jauregi (Behar Zana) eta Uitzi-Oiartzabal (Hernani); Olasagasti Iraola (Behar Zana) eta Etxeberria-Olaiz (Oiarpe).
  • Uztailak 15, 18:00etan, gazteen final-laurdenak: Aranburu anaika (Behar Zana) eta Sorondo-Olaizola (Alde Zaharra-Añorga); Iraeta-Gabirondo (Tolosa) eta Arrillaga-Beloki (Gazteleku).
  • Uztailak 22, 18:00etan, gazteen finalerdiak: Uztailak 13ko irabazleak eta uztailak 15eko irabazleak.
  • Uztailak 28, 18:00etan, gazteen eta nagusien finalak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!