Final eder batek behar dituen osagai guztiak zeuden, gaur, Beotibarko lapikoan. Jendea, giroa eta jokoa. Lehen partidak utzitako txalo zaparradatik nabarmendu dira Axier Arteagaren eta Jon Erasunen lagunak, oihuka, eta pankartari kasu eginez bezala, hautsi eta nagusi izan dira, gaur, txapela jantziz.
Arteaga bikain hasi da, eta tanto politak utzi dizkie ikusleei. Urdinek, berriz, arrastaka ekindako partidari buelta ematea lortu dute, ia lan erdietara iristeraino; huts asko egin dute, ordea.
Azkenean, 22 eta 12ko emaitzarekin, txapela jantzi du Arteaga-Erasun bikoteak. Lehen eta bigarren sailkatuen sariarekin batera, txapelketako jokalari onenaren trofeoa ere banatu dute antolatzaileek, eta Axier Arteagak pozik jaso du garaikurra, Erasu bikotea besarkatuz.